Sasien garbiketa

2014/06/30
Ekainaren 10etik hona udalerriaren hainbat lekutan pilatzen diren sasien garbiketari ekin zaio. Sasitza hauek biztanleriari eragozpenak eragiten dizkiote eta lekuei itxura txarra eman; horregatik, urtero bezala uda hasieran, lan hauek udalak egiten dituenen artean nabari eta eskatuenetarikoak dira.

Garbiketa herriaren ekialdeko muturretik hasi dira, Azitain eta Barrena aldetik, gero Amañara pasatzeko. Auzo horretako jaiak direla eta, lanak Azitainera bueltatuko dira industrialdeko aldea guztiz garbitu arte. Amaña eta Azitain guztiz garbituta daudenean, Unberi tokatuko zaio. Ondoren erdigunean zehar banatuta dauden hainbat esparru garbituko dira: Mekola, Ardantza, Zezen Plazaren ingurua, etab. Bukatzeko, landa auzoetan ekingo zaio garbiketari.