Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mutiolako igogailua urte amaierarako prest izango da

2015/06/11

Uda honetan hasiko dira lanekin, eta aurreikuspenen arabera, igogailu berria azarorako edo abendurako egon daiteke prest. Igogailuaren aurrekontua 371.918 eurokoa da, eta Eulogio Garate kaletik hasiko du ibilbidea.

Eibarko Udalak aurten jarriko du martxan igogailu berria Eulogio Garate eta Mutiola kaleen artean. Helburua da herriaren goialdeko auzoen irisgarritasuna hobetzea. Igogailu berriaren aurrekontua 371.918 eurokoa da, eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa da. Modu horretan, mekanismo berriak jarraipena emango dio aurreko urtean Bista Eder eta Eulogio Garate kaleen artean eraiki zen igogailuari.

Dagoeneko, lanak aurrera eramateko zazpi eskaintza jaso ditu Udalak. Eta, aurreikuspenen arabera, igogailu berria azarorako edo abendurako prest egon daiteke, izan ere, lanok uda honetan hasiko dira. Lehendabizi, igogailua Eulogio Garate kalean eraikitzea nahi da, Mutiolako behealdean bat egiten duten eskailera mekanikoen parean, eta, egun bertan dauden aparkalekuen tokia beteta. Instalazioa bi eraikinen arteko hutsunearen erdialdean kokatzen da.

Gainera, 11,68 metroko luzera duen pasagunea proiektatu da Mutiolako 1. eta 2. blokeen artean, igogailua bera Mutiola kalearekin lotzeko. Goialdeko enbarke edo ontziratzean eskaileren hasierarekin bat egingo du, eta bigarren atalondorako hegal sarrerarekin. Modu horretan, oinezkoen fluxua hobetzea lortuko da.

Proiektuaren beste berritasunetako bat da baterako existentzia gunea ezartzea Portaleko espaloia eta igogailuaren artean, oinezkoak igogailu berrira errazago iritsi daitezen.

Zortzi pertsonendako edukiera

Igogailu berriak zortzi pertsonendako edukiera izango du, eta 1.100 x 1.400 mm-ko dimentsioa duen kabina edukiko du, eta 1.850 x 1.750 mm-ko hutsune librea. Gainera, dorrearen zimendua hormigoi armatukoa izango da, eta estaldura beira laminarrezkoa.

Bestalde, pasabideak hutsune angeluzuzeneko profilak izango ditu eta tamaina bereko karratuak. Hormigoi armatuko oinarri edo zimendua eraikiko da, sei mikropilotedunetan ezarrita, pasagunearen sostengurako eskaileretan. Halaber, pasabidea kolore txuriz margotuko da beirarekin kontrastatzeko.

 

etiketak: Mutiola, Igogailua