Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maiatzak 18. Museoen Nazioarteko Eguna

2012/05/08

Armagintzaren Museoak bere fondoekin eta bildumarekin loturiko jarduera bat antolatu du egun hori ospatzeko.

“MUSEOAREN ARIMA” izeneko jarduera horren bitartez, bisitariek aukera izango dute publikoari begira normalean itxita egoten diren Museoren hainbat esparru ezagutzeko, hau da, ohikoa ez den ibilbide gidatu bat egiteko gonbidapena luzatzen du Museoak.

Ibilbide horretan Museoaren biltegiak eta  orain gutxi zaharberrituak izan diren piezak ikusi eta ezagutzeko aukera paregabea izango da.  

Izen-ematea egunean bertan egingo da Museoan. Ezin izango da aldez aurretik egin, ezta telefonoz ere. 

Informazio gehiago