Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Irailaren 2an irekiko da XI. Juan San Martin ikerketa-bekarako eskaera aurkezteko epea

2013/07/22

Deialdi honetako gaia KAZETARITZA da. Beka 9.000 €koa da, eta epaimahaiak epaitutako merezimendu lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta esleituko du Eibarko Alkateak.

Beka esleitzeko merezimendu lehiaketan honako hauek hartuko ditu kontuan epaimahaiak:

  • Eskatzailearen espediente akademikoa eta bere curriculuma (0-10 puntu).
  • Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasun eta balio zientifikoa, originaltasuna eta bideragarritasuna (0-30 puntu).
  • Eibarko Udal Artxiboaren edo/eta UEUk Eibarko Markeskoan duen fondoen erabilpena dakarren gaia izatea edo/eta Eibarrekin harreman zuzena izatea (0-10 puntu).

 

Beka eskuratzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaerak eta deialdian zehaztutako dokumentuak PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) aurkeztu behar dituzte 2013ko irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean.