Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Immigrazio alorrak Berriketan programa antolatu du

Immigrazio alorrak Berriketan programa antolatu du

Berriketan

2013/03/15

Eibarko Udaleko Immigrazio alorrak, Debabarrenako Esperientzia Eskolarekin elkarlanean, Berriketan hizkuntza boluntariotza programa martxan jarriko du.

Hizkuntzak praktikatzen diren bitartean (erdera eta euskera), jatorri ezberdinetako biztanle berrien gizarteratzea eta elkar ezagutza sustatzen duen programa bat da.

Era ludiko batean hizkuntza praktikatzen den bitartean, programan parte hartuko duten pertsonen jatorriko herrialdeak ezagutzea eskeini nahi zaio biztanleriari eta bestalde, Eibarko ohiturak, bitxikeriak eta gertaera historikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera eman ere biztanle etorkinari.

15 bikote osatuko dira, kide bat pertsona etorkina eta beste kidea pertsona autoktonoa izanik. Programak 10 aste iraungo ditu eta bikoteak astean behin geratuko dira.

Aste Santua eta gero jarriko da martxan, San Juanak bitarterarte.

Informazio gehiagorako eta izenak emateko:

Eibarko Udaleko Immigrazio alorra: 943708440 / inmigrazioa@eibar.net

Esperientzia Eskola: 695788936 / esperientziaeskola@adindu.com