Idazlearekin berbetan: euskarazko irakurketa kluba

2013/01/11
Irakurketa klubeko partaideek idazlearekin aurrez aurre liburuaren gainean jarduteko aukera izango dute

Azalpena eta helburuak:

Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Programa:

Eleberri beltza edo intrigazkoa zikloa

Urtarrilak 5: Harkaitz Cano. Twist

Otsailak 5: Joseba Lozano. Argiaren erreinua

Martxoak 5: Hasier Etxeberria. Eulien bazka

Apirilak 9: Jon Arretxe, Tangerko ametsak

Ordua:

19:00 – 20:00, Liburutegian

Materiala: Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, komeni da aldez aurretik izena ematea Liburutegian bertan edo blogean

Saioa euskaraz izango da.

Doan

Partaide kopurua: Gehienez 30 pertsona.