Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hilerriko sarbideak hobetu dira eta horma-hilobiak eraberritu

Hilerriko sarbideak hobetu dira eta horma-hilobiak eraberritu

Oinezko eta ibilgailuentzako sarbide berria. Argazkia I. A.

2014/03/20

Eibarko Udal Hilerria hobetzeko bi jarduera egin dira. Alde batetik, sarbide berri bat egin da arrapalarekin, J.A. Iturrioz kaletik hilerriko goi mendebaldeko sektorera errazago sartu ahal izateko; eta, bestetik, zati horretako nitxo edo horma-hilobi moduluetako bat berriztatzen hasi da.

Urtarriletik hona Udal Hilerriko esparruan bi hobekuntzari ekin zaie. Ikusgarriena izan da hilerriko goi mendebalde zatiari dagokion kantoian sarrera berri bat egokitzea, J.A. Iturrioz kaletik bertara sartzea posible egingo duena. Ibilgailuen sarbidea errazteko berton zeunden eskailerak bete egin dira eta horrela arrapala bat sortu da, ireki berri den ate berriraino doana.

Ate berria oinezkoentzako da, baina, aldi berean, hileta zerbitzuetan dabiltzan ibilgailuen sartu-irtenak erraztuko ditu, eta baita etorkizunean kanposantuaren barruan egiteko asmoa dagoen hobekuntza obra berrietan parte hartuko duten makinenak ere.

Bigarren lana hilerriko goi mendebaldeko sektore horretan dauden hilobi-horma  edo nitxo-modulu bi horietako baten eraberritze-lana izan da, elementuen mende oso kaltetua zegoena. Moduluan aurkitutako arazo guztiei konpondibea emateko,iragazgaiztu egin da,  porlan kaltetuak konpondu, terrazen zoladurak hobetu dira eta barandak egokitu.

Eibarko hilerria bi sektoretan banatuta dago, mendebaldea eta ekialdea. Hilerriaren barne funtzionamendua dela eta, datozen bi urteetan nitxoetan edo hilobi-hormetan egin behar diren ehortzketa gehienak goi mendebaldeko moduluan egitea aurreikusten da.

Lanek 28.000 euroko aurrekontua dute.