Errefuxiatuen eskubideen aldeko martxarekin bat egingo du Udalak otsailaren 27an

2016/02/24
Martxa “Pasaje Seguro Ya” lelopean, Untzaga plazan hasiko da, 12:00etan, eta hiriko kale ezberdinetatik zehar ibilbidea egingo du, Untzagan amaitzeko. CAREk (Errefuxiatuei Laguntzeko Kontseilua Eibarren) antolatu eta koordinatuko du ibilbidea.

Eibarko Udalak bere atxikimendua adierazi nahi dio errefuxiatuen eskubideen aldeko Europako Martxari. Martxa larunbat honetan izango da, otsailaren 27an, eta Eibarren islatuko da CAREk (Errefuxiatuei Laguntzeko Kontseilua Eibarren) antolatutako eta koordinatutako ibilbide bati esker.

Martxa, “Pasaje Seguro Ya” leloarekin, 12:00etan hasiko da, Untzaga plazan; gero, Calbetón eta Bidebarrieta kaleetatik, Urkizu parketik eta Arragueta, Errebal eta Toribio Etxeberria kaleetatik jarraituko du, eta abiapuntuan bukatuko du, Untzaga plazan, alegia; bertan komunikatu bat irakurriko da.

Hori dela eta, Eibarko Udalak elkartasuna agertu nahi die laztura eta gerratik ihes egiten duten milaka pertsonei eta animatzen ditu herritar guztiak bat egiteko martxa honekin eta haren aldarrikapenarekin: errefuxiatutako pertsonen eskubideak errespeta daitezen eta euren segurtasuna zaindu dadin.