Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren euskaraz bizi nahi dut

2014/09/17

Irailaren 20an, Eibarren euskaraz bizi nahi dut! lemapean hainbat ekitaldi izango dira Untzaga plazan Eibarko Udalak eta euskalgintzak elkarlanean antolatuak. Euskaraz bizi nahi dut Kontseiluak sustatzen duen ekimena da.

EGITARAUA

11:00-14:00 EUSKARAREN AZOKA Eibarren euskara ikasten, praktikatzen, eta euskaraz bizi eta gozatzen laguntzen duten egitasmoak plazaratuko dira.

13:00 eta 13:30 FLASHMOBa EUSKARAZ BIZI NAHI DUT kantarekin. Ikusi HEMEN egingo den koreografia. Laguntzailea Biraka dantza taldea.

22:30 BERTSO MUSIKATUAK  Txatxa zelaiko auditorioan. Bertsotan: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labaien, Manex Mugika eta Xamoa. Musikariak: Ixak Arruti eta Antton Aranburu. Gai jartzile, Haritz Casabal. Laguntzailea Hanka motxak bertso eskola.