Eibarko XXXVI. Antzerki Jardunaldien balantzea

2013/03/25
Jardunaldi hauetan, bai Eibarko Udalak, bai UNI Kultur Elkarteak aurreikusitako helburuak bete egin dira.

Egitaraua erakargarria izan da, eta parada ederra izan dugu Euskadin nahiz Espainian urtean zehar produzitu diren antzezlan aukeratuak ikusteko. Horietaz gain Uruguaiko antzerki kopainia bat ere izan dugu bertan eta Antigona Oriental antzezlana aurkeztu dute.

Eibarko Udalak bere gain hartu du antzerki Jardunaldien antolaketa, aurreko hogeita hamabost urteetako esentziari eta filosofiari eutsi nahian (egitarau erakargarria, herriko bi antzezgunetan banatua, Narruzko Zezen taldeko gazteekin lankidetzan, hezkuntza munduari zabalik, euskal antzerkigintza onenaren presentzia bermatuz)

Finantziaziorako 3 euskal erakunde publikoak ere mantendu dira (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udala bera)

Gainera herriko eta bailarako ikusleen erantzuna ona izan da. Guztira 4.500 ikusle inguru gerturatu dira eskaini diren 18 antzezlan, irekiera ekitaldiko hitzaldi eta “antzerkia zineman” proiekzioetara.

Eta azkenik, hasiera-hasieratik jardunaldien eragile izan den eta

beti gogoan izango dugun Chema Cornagori egindako omenaldia.