Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egiten dituzten eibartarrei matrikula kostoaren %50a itzuliko die

2012/06/14

Prentsan gaizki ulertu baten ondorioz, eibartarrek UEUko ikastaroak doan izango dituztela argitaratu zen. Informazio hori okerra da.

Eibarko Udalak Eibarren erroldatutakoei matrikula kostoaren erdia itzuliko die, PEGORAn eskaera behar bezala egiten dutenei honako gainerako baldintza hauek beteta:

  • Eibarko Markeskoan UEUk ematen dituen ikastaroetan, %85 edo gehiagoko asistentzia izatea.
  • Eibartik kanpo udan UEUk ematen dituen ikastaroetan, langabetua edo ikasle izatea eta %85 edo gehiagoko asistentzia izatea.

 

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2012ko irailaren 28a.

Ikusi hemen baldintza guztiak.