Eibarko Udalak Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) esker oneko ziurtagiria jaso du, Udalak energia eraginkortasunaren alorrean egiten duen lana aitortzen

2016/05/06
Eibarrek, energia eraginkortasunaren alde egin dituen lanik aipagarrienak hauek izan dira: LED argiak ipintzea, Plan Orokorrean ingurumen irizpideak ezartzea, bosgarren edukiontzia jartzea, eskailera mekanikoetan energia aurrezteko sistemak ipintzea. Hitzarmena 2013ko urriaren izenpetu zen helburu hauekin: 2020rako, Eibarko Udalak % 20ean murriztea C02ko isuriak; horretarako, % 20 gehiago aurreztuko du argindarrean eta energia-iturri berriztagarrien erabilera % 20an gehituko du.

Eibarko Udalaren ordezkariek, beste 32 euskal udalen ordezkariekin batera, joan zen apirilaren 26an Energiaren Euskal Erakundearen, EVE, aitortza eta esker oneko ziurtagiria jaso zuten, azken urte bi hauetan Eibarko Udalak energiaren alorrean egin duen lanaren eskerra.

2013ko urriaren, Eibarko Udalak eta EVEk hitzarmen bat izenpetu zuten eta hitzarmen haren helburua Europako Batzordearen ekimenarekin bat egitea zen: 2020. urteari begira, C02eko isuriak % 20 murriztea, eta horretarako, % 20 gehiago aurreztu argindarrean eta energia-iturri berriztagarrien erabilera % 20an gehitzea.  EVE, Energiaren Euskal Erakundea da Euskadiko itun hori koordinatzeko ardura duen erakundea.

Udalak, Hitzarmen horren arabera, energia kontsumitzen duten sektoreetan lanean segitzeko konpromisoa hartu du, eta urtero hartzen du EVErekin adostutako jarduketa horietako bat gutxienez. 

Eibarko Udalak, ildo horri jarraituz, hainbat jardun gauzatu ditu azken urte hauetan. Alde batetik herriko argiteriaren luminariak aldatu egin ditu; sodio-lurrunezkoak kendu eta LED  argiak ipini. Beste luminaria batzuen potentzia ere murriztu egin du 205 W-tik 150 W-ra pasatuta.

Udalak, lan horiez gain, Eibarko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren hainbat alderditan ingurumen irizpideak ezartzeko bideak jarri ditu. Eibarrek ingurumenaren aldeko politikarekin duen konpromiso hori erakusten duen beste adibideetako bat hauxe dugu: hirian zehar bosgarren edukiontzia deritzona jarri duela, organikoak biltzeko edukiontzia.

Argiteriaren koadroetan ere tele-kudeaketako sistemak jarri dira; horrela, energia-erabileraren kontrola zehatzagoa da.  Hiriko eskailera eta arrapala mekanikoetan energia aurrezteko ezarri diren sistemak ere aipatu beharrekoak dira: ‘stop&go’ formula hartu da, eta horri esker,  pertsonen presentzia detektatzen dutenean eskailerak martxan ipintzen dira, bestela, geldirik egoten baitira.

Gas- eta elektrizitate-hornidura kontratuak ere aldatu egin dira, eta horri esker diru- eta energia-aurreztez gain, potentzia bera ere energiaren benetako erabilerari egokitzen zaio.

Eibarko Udalak, 2015eko urrian, 2017 urtera arte luzatu zuen EVErekin duen hitzarmena. Udalak horrela berretsi du ingurumenaren iraunarazteko hartuta daukan konpromisoa; energia-eraginkortasunaren eta energia-berriztagarrien aldeko konpromisoa.

Udalak energia aurrezten eta energia eraginkortasunaren aldeko jarduerak gauzatzen jarraituko du, eta 2016. urtean bertan ere betiko argi edo luminariak kendu eta LED argiak ipiniko ditu. 2016ko Udal Aurrekontuak, udal eraikinetako energia-aurrezpen plangintzarako 20.000 euroko partida bat du.

etiketak: , ,