Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak beste urrats bat emango du Mogel auzoaren hobekuntzan

Eibarko Udalak beste urrats bat emango du Mogel auzoaren hobekuntzan

Mogel auzoa.

2016/07/28

Lehenengo fasean, irisgarritasunaren hobekuntza eta eraginkortasun energetikoaren ekintza integratua gauzatu zen auzoan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bitartez. Orain, jarduerak egingo dira drainatze-sarea hobetzeko, eta horrek hezetasun-arazoak gutxitzeko edo arintzeko balioko du, besteak beste. Eibarko Udalak Artzamendi enpresari esleitu dizkio lanak 88.511,50 euroan (BEZa barne); zortzi asteko epean bukatu beharko ditu.

Eibarko Udalak beste urrats bat gehiago emango du Mogel auzoaren hobekuntzan, azken urteotan auzoaren hobekuntza integralerako inbertsio garrantzitsuak egin eta gero. Drainatze-sarea hobetzeko hoditeria bat ipiniko dute, eta, horrela, 1 eta 12. zenbakien arteko etxebizitzei eragiten dieten hezetasun-arazoak gutxitu edota arinduko dira.

Udalak Construcciones Artzamendi enpresari adjudikatu dizkio lanak 88.511,50 euroan (BEZa barne) eta zortzi asteko epea izango du lanak bukatzeko.

Hezetasunak lurraren azpitik doazen lurpeko uretatik datozela egiaztatu ondoren, erabaki da, egingo den ekintza aprobetxatuta, arazoari aurre egitea. Hauxe egingo dute orain: fatxadaren alboan drainatze-hoditeria sartu, eta horrek ur horiek bilduko ditu eta euri-uren sarearen kutxatiletan botako ditu.

Drainatze-hoditeria fatxadaren ondoan ipini ahal izateko, eta euri-urak biltzeko egungo sarea fatxadatik oso gertu dagoela kontuan izanda, beharrezkoa izango da sare hori botatzea eta, berriz ere, eraikitzea, dagozkion kutxatilekin, drainatze-sare berriaren ondoan. Instalazioa metro bateko sakoneran jarriko da eta luzera osoan, 1. zenbakian izan ezik; hor, egungo kutxatilaren kota errespetatu behar delako.

Gainera, drainatzearen funtzionamendua ziurtatu eta hobetze aldera, fatxadari tratamendua emango zaio zangaren sakontasunean; zangak 90 zentimetroko zabalera izango du eta fatxadaren ondo-ondoan kokatuko da. Espaloietako zoladurak hogeita hamar urte inguru dituenez, baldosa berritzea aurreikusi da espaloien zabalera osoan, aurrefabrikatutako hormigoizko baldosa ipinita, gaur egungoaren oso antzekoa.

etiketak: Mogel, Hobekuntza, Urratsa, Auzoa