Eibarko Udalak aho batez onartu du Euskararen Erabilera Arautzeko Ordenantza

2014/12/04
Atzo urtebete, euskararen alde lanean dabiltzan herriko eragileek Alkateari egindako eskaera aintzat hartuta, eibartarron euskaraz bizi izateko nahiarekin bat eginez eta bide hori errazteko helburuarekin, konpromiso bat hartu zuen Udalak: euskararen erabilera arautzeko udal ordenantza bat onartzeko prozesuari ekin, eta araudi berria 2014ko Euskararen egunerako onartzea.

Urtebete pasatuta, Euskararen Egunean egindako udalbatzarraren bilkura berezian aho batez onartu zen Eibarren euskararen erabilera arautzeko udal ordenantza. Orain jendaurreko informazio aldirako 30 eguneko epea irekitzen da, Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikuluak dioena aplikatuta, bidezkoak irizten diren erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Ikusi hemen ORDENANTZA.

Eibarko Udalak aho batez onartu du Euskararen Erabilera Arautzeko Ordenantza

euskararen eguna