Eibarko liburutegia zure poltsikoan!

2014/05/30
“EibarLiburutegi” APPa ezagutzera ematen dugu; honen bitartez gure zerbitzuak eta informazioa modu berri batean eskaini ahal izango diegu gure erabiltzaileei.

Orain arte Liburutegiko esparrutik edo web orrialdetik, blogetatik eta sare sozialetatik bakarrik eskaintzen diren zerbitzuak eta antolatzen diren jarduera horiek hemendik aurrera APP batetik ere ikusgai egongo dira.

Liburutegiko zerbitzuak eta informazioa eskaintzeko berez egindako aplikazioa da honako hau.

Edukiak:

  • Liburutegiko misioa
  • Kontaktatzeko datuak: helbidea, mapa, telefonoa, e-maila, webera sarbidea, klik bat eginda bakarrik dei bat edo korreo elektroniko bat bidaltzeko aukera emanez.
  • Ordutegia, urtean zehar aldatzen joaten da eta.
  • Katalogorako sarbidea
  • Nobedadeen erakusleihoa, Pinterest tresna erabiliz
  • Blogerako sarbidea
  • Google Calendar erabiliz jardueren informazioa ere ematen da, zure egutegi pertsonalera hitzorduak gehitzeko aukera emanez.
  • Facebookeko orrialdeerako, Twitter perfilerako eta Youtuben daukagun kanalerako sarbidea

 

Modu errazena Android edo iOS gailuetan deskargatzeko, egin dugun orri-markatzailean agertzen diren QR kodeak erabiliz da. Euskaraz edo gazteleraz deskargatzeko aukera dago.

Aplikazioa mugikorretik zuzenean deskargatzeko beste aukera hau erabili dezakezu, argibide hauek jarraituz:

Sartu mugikorretik www.appcatch.com helbidean

Aplikazioak bilatzeko Eibar sartu bilaketa laukian. Bi aplikazio agertuko zaizkizu: BibliotecaEibar (gaztelaniaz) eta EibarLiburutegi  (euskaraz). Aukeratu nahi duzuna. Install ikonoan sakatu eta zure mugikorrera deskargatzen hasiko da. Behin deskargatuta, erabili ahal izango duzu.

Ez baduzu lortzen, etorri Liburutegira eta lagunduko zaitugu.

Eibarko liburutegia zure poltsikoan!

orri-markatzaileak