Eibarko kaleetako planoa Pegoran eskuragai

2012/11/29
Eibarko kaleetako planoa edo kale-izendegia Pegoran dago jaso nahi duenarentzat.

Edizio berri honen 10.000 ale kaleratu dira, azken urte honetan herrian jaso diren eraikin berriak ere jasota: Erisonoko polo teknologikoa edo Legarregaineko etxe berriak. Atzeko orria joan zen urteko orri bera da eta Eibarko merkataritzaren gida jasotzen du EMGIri atxikitako denda guztien izenarekin, denda bakoitza planoan kokatuta.

Zure-leku enpresa izan da planoa egin duena eta bertsio multimedian ere eskura daiteke udal webgunean. Herriko planoaren Internet sareko bertsioak beste erraminta asko ere baditu: kale-zerrenda, enpresa-zerrenda, distantziak neurtzeko aukera edo planoan ibilbideak marraztu eta postaz bidaltzeko modua.