e-bookak maileguan hartzeko zerbitzu berria Liburutegian

2015/01/09
eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora, eibartarrak barne), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasi da. eLiburutegiak katalogo digital oparoa eskainiko du pixkanaka

Irakurle digitala zara? Horrela bada aukera duzu ebook-ak deskargatzeko modu legal batean, irakurketa jasangarria izan dadila.

Zerbitzu berri hau erabili ahal izateko hiru baldintza behar dira:

1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi bateko bazkide izatea.
2. Interneteko konexioa.
3. Internetera sarbidea duen gailua (ordenagailua, irakurgailu elektronikoa, sakeleko telefonoa edo tableta), noski, zerbitzu honekin bateragarria dena.

Eibarko Liburutegian tailer batzuk antolatuko ditugu zerbitzu berri hau ezagutzera emateko. Interesa daukaten pertsona guztiek laguntza jasoko dute ebookak deskartzen ikasteko. Parte hartzeko Liburutegian eman behar da izena. Bakoitzak bere ordenagailua, e-readerra, tableta edo beste gailuren bat ekarri ahal izango du.

Hauetako egun bat aukeratu dezakezu:

Urtarrilaren 14a eta 21a, 11:00etatik 12:00etara

eLiburutegia zerbitzura sarrera