Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aste honetan hilerriko nitxo-bloke bat botako da errautsen nitxoak egiteko.

2012/04/12

Asteartean hasi dira kanposantuko nitxo-bloke bat botatzen. Kanposantuaren goiko aldean dago botako den zati hori eta 2011z geroztik itxita dago jendearentzat segurtasun arrazoiak tarteko, izan ere, egoera benetan txarrean baitago. Egoera horrek zerbait egitea eskatzen zuenez, udalak, nitxo-bloke hura bota eta haren lekuan berri bat jasotzea erabaki du.

Bota aurretik, hango nitxoak –oraindik epe barruan zeudenak- kanposantuko beste leku batera eraman dira.  Orain dagoen bloke horren ordez, errautsak uzteko nitxoak eraikiko dira, errauts-kutxategi edo kolunbario izenez ezagutzen direnak. Eibarko hilerrian aspalditik daude mota horretako nitxoak. Azkena orain dela 3 urte eraiki zen; orduan ere, nitxo-bloke bat bota zen eta errauts-kutxategiak edo kolunbarioak eraiki ziren. Leku honetan 70 errauts-kutxategi gehiago sartuko dira.

Botatzeko obrek izango duten kostua 10.500 eurokoa izango da. Gaur hasiko dira eta 5 egunez iraungo dute. Lan hori kanposantua edo hilerria hobetzeko lanen barruan kokatu behar da, izan ere, kanposantuaren instalazioak, pixkanaka, hobetzen joango baitira.