"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketaren irabazleak

2015/01/27
"Aratosteak Eibarren" lehiaketaren epaimahiak aurtengo aratosteen berri emango duten kartelak aukeratu ditu.

Kartel irabazlea "Animalia tropikalak" izan da, Maialen Belaustegi Lapeyrak egindakoa. Umeen kategorian, 11 urtetik 14 urtera bitarteko kategorian, 11urteko Salma Losadak irabazi du "Edurne urdin ori artean" lanarekin; eta, 10 urte baino gutxiagoko kategorian 8 urteko Maialen Saez Abarrategik irabazi du "Elefante koloretsua" kartelarekin.