2012ko aratosteetako kartela aukeratu da

2012/01/25
2012ko urtarilaren 24an Portaleko Batzartokian, "ARATOSTEAK 2012" kartel lehiaketaren epai-mahaia bildu da. Honako hauek osatzen dute aipatutako epai-mahai hori: LEIRE KAREAGA, ASIER LOPEZ DE VIÑASPRE, MARIJE MARTINEZ eta ESTHER KAREAGA (Kultura batzordeburua).

Aho batez, honako sari hauek ematea erabaki dute:

Nagusiak

  • Lehen saria  MIKEL TREVIÑO ERRASTI, AMAIA AJURIAGERRA ORTIZ DE ZARATE eta JOSEBA ARANZABAL IRAETA - Eibar -   “Westerneibar” kartelarekin.

 

Umeak

 

  • 10 urte arte: Lehen saria : MALEN AZURMENDI ZALDUEGUI (8  urte),“Kokomarruak II“  kartelarekin.

Kokomarruak II

 

  • 11 eta 14 urte  bitartekoak: Lehen saria AINHITZE LASA ARRIZABALAGA ( 11 urte),“Galtza koloretsua   ” kartelarekin.

Galtza koloretsua

 

31 nagusik eta 52 umek parte hartu dute.
Sari banaketa aratoste zapatuan, 13:30ean, izango da, Untzaga plazan.