201.210 euro kultura, euskara eta kirola sustatzeko jarduerak babesteko

2014/04/09
Eibarko udalak eta herriko elkarteek gaur izenpetu dituzte diru-laguntzak jasotzeko hitzarmenak. 37 dira diru-laguntza jasoko duten herriko erakundeak eta guztira 44 jarduera edo proiektu burutuko dituzte.

Eibarko udalak, aurten, 201.210 euro emango ditu hirian antolatzen diren kultura, kirol eta euskara-sustapen jarduerak diruz laguntzeko. Horretarako, herriko erakundeekin eta elkarteekin hitzarmenak izenpetu ditu gaur bertan,Miguel de los Toyos alkatea eta laguntzak jasotzen dituzten erakundeetarako ordezkariak batu dituen ekitaldi batean. 

Udalak urtero izenpetzen ditu honelako hitzarmenak elkarteek aurkezten dituzten jarduera-antolaketa proposamenen arabera. 2013 urtean 186.068 euro banatu ziren elkarteen artean eta aurten zenbateko hori 15.000 euro baino gehiagotan igo da, guztira 201.210 euro eman direlarik.. Zenbateko horretatik, 81.862 euro, euskararekin lotutako ekimenak diruz laguntzera zuzenduko dira; 64.310 euro kultura-ekitaldiak egiteko erabiliko dira, eta gainerako 55.038 euro horiek jaiak, kirol ekitaldiak eta gazteriaren esparruko erakundeen artean banatzeko izango dira.

 

Talde-kopurua.

Proiektu-kopurua.

Diru-laguntza.

Kultura elkarteak.

12

13

64.310,00

Kirol elkarteak.

7

10

17.293,00

Jai elkarteak.

12

12

35.810,00

Euskara kolektiboak.

4

7

81.862,00

Gazteria

2

2

1.935,00

 

37

44

201.210   €

 Kulturaren alorrean udalak, programa honen bitartez, jarduera asko laguntzen ditu diruz: dantza, antzerkia, musika korala, argazkilaritza, erakusketak, zinea, pintura, filatelia edo eskulangintza. Diru-laguntza izendunak eman zaizkie ondoko hauei: Eibarko Klub Deportiboa, Arrate Kultur Elkartea, Eibarko Artisten Elkartea, Sostoa eta Goruntz abesbatzak, Ikasten, Arrate Filatelikoen Elkartea edo Eibart eskulangileen elkartea. Gainera, aurten, M-Etxea ikerketa taldearen Berreibat programa ere lagunduko da diruz, zeinen asmoa Eibarko ondare industriala goraipatzea den.

 Udal laguntzak jasotzen dituzte baita Amaña, Urki, Azitain, San Kristobal, Abontza, Santakurutz, Agiñaga, San Salbador auzoetako jaiek; Dia Das Letras Galegasen ospakizunek edo Casa de Cantabriak antolatzen dituen Bien Aparecida amabirjinaren jaiek; baita Lambretta Klubak ere.

 Euskararen eta gazteriaren alorrean, Eibarko udalak diru-laguntzak ematen dizkie eta kitto Euskara Elkarteari eta kolektibo horrek antolatzen dituen gainerako jarduerei; Badihardugu elkartearen “Ahotsak ikastetxeetan” proiektuari; AEKri, Bertsolari Eskolari eta Eibarko Musikari Gazteen Elkarteari.

 Eta kirolaren jardun-esparruan diru-laguntzak jasotzen dituzte herriko beste kolektibo eta elkarte hauek ere: Eibarko Txirrindulari Elkarteak, Eibar Triatloi Taldeak, Eibarko Klub Deportiboak, Kalamua Judo Taldeak edo Ipurua Gimnasia Erritmikoko Taldeak. Jasotzen dituzten diru-laguntza horiei esker antolatzen dira Valenciagaren Oroimenezko txirrindulari-lasterketa, “Asier Cuevas” II Herri krossa zaletu mailako futbol txapelketak, esku-pilota txapelketak, judokoak edo gimnasia erritmikokoak.