XV Bienal de teatro Once: Somos tan imbéciles

Kolektiboki egiten diren jarduera artistikoak garapen pertsonal eta sozialerako aproposak dira, hala nola artearen eta kulturaren munduan integratzeko. Horiek dira ONCEk estatu espainiar osoan nahi duen oro afiliatzeko jartzen dituen antzerki edo musika (orfeoi, abesbatza, orkestra, folk…) taldeetan parte hartzen duten pertsonek jasotzen dituzten onurarik garrantzitsuenak. Talde artistiko hauen ekintzarik pisuzkoenak dira: eskolatze adinean dauden haurrek osatzen dituzten antzerki taldeen bitarteaz umeentzako antzerkiari arreta, eta Estatuko Musika Mostrak eta Helduen zein Haurren Antzerkia antolatzea; hauetako bakoitza bi urteko maiztasunarekin ospatzen da. 

 

Valacar 1989an jaio zen antzerki tailer gisa, eta laster antzerki konpainia bilakatu zen, itsuz osatuta zegoen Galiziako lehen antzerki taldea izan zen. Valacarrekin 40 aktore baino gehiago hezi dira, hauen gehiengoak erabat itsuak ziren edo ikusmen urritasun larria zuten. Egindako proiektuen artean Romería ás covas do demo, Farsa plautina, Lisístrata edo Los clavos de plata bezalako fartsa eta komediak dira esanguratsuenak. Euren ibilbidearen baitan barre, pentsatu, negar… egin arazi digute eta ohartarazten digute kultura eta arte eszeniekoak itsuak gizartean integratzeko oso baliagarriak direla.

Gonbidapenak ONCEko bulegoan (Arragueta, 7) urtarrilaren 7tik aurrera eta COLISEO Antzokiko lehiatilan ohiko ordutegietan.

 

Zer
Noiz 2015/01/15
19:30 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal