Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Batzarra

1. ATALA

2015eko abenduaren 1ean Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.

2. ATALA

Mezuak eta jakinarazpenak.

3. ATALA

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.

1.- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko behin behineko akordioari egindako alegazioak: zergaren kuotan % 100 aren hobaria  kentzea gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuei.

2.- Diru-laguntza deialdi berria eta Oinarri berriak onartzeko proposamena: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako ematen duen Laguntza-esparruaren barruan beharginak norgehiagoka prozedura bidez kontratatzekoa. (Lanbideko Zuzendariaren 2015eko martxoaren 25eko ebazpena, 2015eko martxoaren 31n EHAAn argitaratua).

Obra, Hirigintza eta Ingurumen  Batzordetik.

Behin betiko onarpena ematea 2012ko abenduaren 10eko Hitzarmenari,  Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Eibarko Udalaren arteko hitzarmena  Eibar Udalerriko Txonta Sektorean hiri-berroneratzekoa eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzekoa.

4. ATALA

Eibarko EAJ-PNV Taldeak, Irabazi eta EH Bildu Eibarko taldeek  aurkeztu duten mozioa, eta PSE-PSOE Taldeak  aurkeztu duen mozio alternatiboa,  Gardentasun eta Parte-hartze Batzorde Aholkulari bat eratzekoa.

5. ATALA 

EH BILDU Udal Taldeak aurkeztu duen mozioa, Eusko Jaurlaritzak Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen gastu osoa bere gain har dezan eskatzekoa.

6. ATALA

Premiak.

7. ATALA

Galderak eta erreguak.

Noiz 2016/01/25
19:30 - 20:30
Non Batzar Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal