María Romero Laspiur

Azken urteotan burututako lan ezberdinak aurkeztuko ditu Portalean Maria Romero Laspiur margolari eibartar gazteak (1990).  Oroitzapenak eta sentimenduak ditu inspirazio iturri artistak bere obrak gauzatzerako orduan. Lantzen dituen irudiak normalean zirriborroekin egiten ditu, nahiz eta batzuetan argazkiak erreferentzia gisa hartu ideiak ateratzeko,  baina abiapuntu hori oinarri hartuta dituen sentsazioekin ematen dio oso bere duen estilo pertsonalaren ukitua.

Betidanik atsegin izan du margotzea eta gaztetatik jardun du lan horretan, bere ibilbide akademikoa ere eremu horretara bideratu du. Eibarko Margo eta Marrazketa Eskolan egin zituen lehen hastapenak Romerok, hamar urte eman zituen han eta urte haietan jasotako esperientzia  oso baliagarria suertatu zaio egun lantzen dituen obrak egituratzeko. Joan den ikasturtean amaitu zuen Arte Ederren lizentziatura Leioan eta aipatzekoa da ibilbide horren baitan Ingalaterrako hiriburuan urtebete eman zuela Erasmusean. “Londreseko egonaldia aro berezia izan da niretzat, egun naizen artista izatera iristeko ezinbestekoa suertatu zitzaidan han eman nuen etapa hura, esan dezaket inflexio puntu bat izan zela”, oroitzen du margolariak.  Maria Romerok dituen koadrorik kuttunenak Londresen sortutakoak dira eta hauek ere ikusgai izango dira Portalean egingo duen erakusketan.

Maria Romero artistaren inguruko informazio guztia  www.mariaromerolaspiur.com web gunean kontsultatu dezakezue.

asteartea - igandea:  18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2013/12/20 18:30
2014/01/12 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal