Jimmy Barnatán & Band

Santander eta New York artean hezia, txikitandik elikatu zen estatubatuar musika eta kulturaren sustraiekin.

32 urte dituen honetan itzuli da, taberna-zuloetan bezala Hondarribiko Blues Jaialdian milaka  ikus-entzuleren aurrean eta agertokia Eric Burdon eta Shemekia Copeland bezalako izar handiekin partekaturik, han eta hemen eskainitako bira batzuen ostean. “ROOM 13- A blues tale” estudioko hirugarren diskoa, dakar besapean, eta zinema eta musika uztartzen ditu bertan. Musika eta Álex Ángulo edota El Gran Wyoming modukoek interpretaturiko irrati-nobelaren sekuentziak osatutako diskoa da”, LParen kontzeptura eta 50. urteetako abestien moldeetara bueltatuz. Bidegurutzeak, deabrua, gauekotasuna, euria, maitasuna, bekatua... blues istorio batek behar dituen zutarriak ditu. Jim Morrisonenganako debozioak ireki zizkion bluesaren ateak eta une oro presente duen erreferentziazko abeslaria eta ikonoa du. Bluesman bikaina izaki, arima deabruari saltzea baino ez zaio geratzen. Sutsua taula gainean bere musikariak lagun. 2015eko hasieran disko berria kaleratuko du, estudioko laugarrena.

Prezioa: 8 euro.

Zer
Noiz 2015/01/16
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal