Iñigo Garaturen argazki erakusketa
Azken hiru urteetan Iñigo Garatu artista gazteak egindako lanaren, eskultura, argazkilaritza eta bideoa, hautapen bat egongo da ikusgai erakusketan. Bertan erakutsiko diren obrek alderdi ezberdinak batzen dituzte: hainbat tematika abiapuntu hartuta paisaiaren behaketa, giza gorpuaren erabilpena jarduera performatiboen bitartez eta izaera eraikitzaile zein sinbolikoen sormen eskulturala.
Bere eskulturetan forma geometriko sinpledun elementu eskultorikoak erakusten ditu eta margoa erabiltzen du (tonu ezberdinak) gainazalean. Hainbat egur, metal eta porlan erabiltzen ditu.
Erakusketako argazkirik gehientsuenak ingurune industrialak ardatz hartzen dituzte, abandonatutako eraikin industrialak eta funtzionamenduan daudenak.
Artista gazteak produkzio beka baten ditartez BilbaoArte Fundazioan garatutako “Espacios de trabajo” azken proiektuko selekzio bat aurkeztuko du.