Hansel eta Gretel

GLÚ GLÚ PRODUCCIONES

Zuzendartza: Galder Perez                                    Antzezleak: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Gabriel Ocina

5€

Grimm anaien ipuin klasikoa antzerkian. Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Egokitzapen honek ohiko narrazioarekin bat egiteaz gain, gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak eranzten dizkio familia osoarentzako antzezlanari.

Hansel eta Gretel familia txiro bateko neba-arrebak dira. Gretelek aitari zera gaizki entzungo dio: seme-alabak basoan abandonatuko ditu. Biharamunean, aitarekin batera basoan barrenean doazela, bidean harriak utziko dituzte etxerako buelta zein den jakiteko intentzioz. Baina harriak hartz zintzo bati emango dizkiote, animalia gaixoak ehiztariez defendatzeko behar baititu. Orduan, ogi-papurrak bidean jartzen hasiko dira.

Baina honek ez du ezertarako balio, izan ere ogi-papurrak txoriek jango baitituzte. Iluntzen  denerako Hansel eta Gretel baso barrenean galduta egongo dira. Ipurtargia ezagutuko dute orduan, haien biho-tzak eta ametsak argituko dituen izaki magikoa. Goizeko eguzkia agertzearekin batera txokolatezko etxea aurkituko dute. Pozez zoratzen jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da. Haurrak giltzapetuko ditu, lodiago daudenean jateko intentzioz.

Ausardiaz eta argitasunaz baliatuta Hansel eta Gretelek ihes egin eta aitarekin basoan elkartzea lortuko dute.

 

 

 

 

 

Zer
Noiz 2013/12/30
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal