Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa

 

Debabarrenako Orkestra Sinfonikoaren hurrengo ekitaldia datorren Azroaren 18-an izango da. Musikarien zaindari den Zezilia Deunaren kontzertua izango da. Berezitasun hori edukitzeaz gain, beste zenbait berri ere izango dira.

Hasteko esan behar Debabarrako Abesbatzaren aurkezpena izango dela eta abesbatza eta orkestra batera izango direla oholtza gainean. Egitarau aproposa prestatzen dihardugu, Ilusioa eta gogoa gainezka ditugularik.

Kontzertuko beste atal batean haurrak izango dira protagonistak. Opor denboraldia baino lehenago Eibarko musika eskolari deialdi bat luzatu zi-tzaion, eskolan beraien ikasketak egiten ari diren ikasleak orkestarekin batera jotzearen deialdia, alegia. Eskolaren erantzuna paregabe izan da. Ikasle ugarik eman dute beraien izena. Instrumentu moeta ugaritako ikasle desente izango dira oholtza gainean. Beharbada ikusentzuleen aurrean beraien agerraldia izango da. Urduritasuna, ilusioa…..gainezka izango duten ikasleak. Orkestraren helburu nagusienetako bat partaide gehiago izatearena denez, hemendik laguntza eta berotasun osoz animatu nahi ditugu ikasle hoiek.

Etorkizunean egitasmo hau bailarako inguruetako musika eskoletan zabaltzea da, Elgoibar, Deba, Ermua…

 

Sarrera: 10 €

Zer
Noiz 2016/11/18
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal