Bide Ertzean + Mursego

Boskote fantastikoa. Pop doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen dela frogatzen duen diskoa.

Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako “Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren lekuko.

Xinpletasuna eta abangoardia pop-garaikidea

Mursego = Maite Arroitajauregi = Mursego = cello, loop station, plater txinatarrak, txirula, pandereta, casiotonea, txaloak, errimak, koruak eta dantzak.

Mursego Maite Arroitajauregi dugu, bere musikan islatzen den munduaren ikuskera berezia duena. Bere lanak ohiko molde eta egiturekin apurtzen du, celloa eta gauza gehiago joz eta abestuz.

Zer
Noiz 2012/01/13
20:30 - 23:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal