Armeria Eskola: atzo, gaur eta bihar

Eibarko iragana, oraina eta geroa Portaleko erakusgai izango dira mendeurren historikoa bete duen Armeria Eskolaren ekarpenen bitartez. Jarduera  Udalak, Armeria Eskolak eta Tekniker teknologia zentruak elkarrekin bultzatzen duten “Eibar industriala. Teknologia: atzo, gaur eta bihar” programaren parte da, eta lanbide heziketa profesionala eskaintzen duen eskola eibartarraren mendeurren ospakizunen baitan kokatzen da.

Erakusketak Armeria Eskolaren ibilbidearen ikuspegitik jasotako Eibarko historia batuko du; azken ehun urte hauetako aldaketa etengabeak, aldaketa hauekiko moldaketa, eraldaketak. Zentzu honetan, Armeria Eskolaren mendeurrenaren jardueren programak berak Eibarko garapen teknologikoa balorez jartzen ahalegindu dira eta Portaleak hartuko duen erakusketa hau izango da Eibarren irudia iraganeko, oraineko eta etorkizuneko ikuspegitik eskaintzeko proposamen hori burutuko duena.

Zer
Noiz 2012/12/21 18:30
2013/01/13 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal