Amama Anaren bidaia

la papa

LA PAPA TEATRO

Egilea eta zuzendaria: Ricardo Combi

Antzezleak: Izaskun Asúa, Nazaret Froufe, Markos Gimeno Vesga

4 €

Umorea eta zirrara zahartzaroari begira

Amama Ana erratz gainean troskan ibiltzen da, inork ikusten ez dituen ateak zabaltzen ditu bere oroitzapenekin hitz egiteko, modako kantak abesten ditu, istorioak kontatzen dizkigu eta “play estation”-arekin jolasten du. Alex eta Bego bere biloben poza da, eta bere alaba Tere eta Antonio suhiaren kezka, denborak, dena aldatzen duen horrek, burukominak sortzen baititu. Amamak gatazka sumatzen du eta badaki bera dela arrazoia. Estrategia ez oso “zilegia” erabiliz erabaki bat hartuko du. Gaur kapaz da oraindik… bihar agian ez.

Adineko pertsonen zaintzak etxe askotan liskar eta utzikeria ugari suposatzen ditu, eta haurrei aitona-amonek adina dela eta jasaten duten gainbehera ezkutatzeko joera izaten dugu. Duela bost urte La Papa antzerki taldekoei gai honen inguruko antzezlan bat sortzeko enkargua helarazi zien Zaindu Elkarteak. Horrela jaio zen “Amama Anaren bidai obra”, eta urteotan ume zein nagusiei eskaini dieten hainbat emanalditan arrakastaz lortu dute ikusleen begirunea.

Belaunaldien arteko harremanari buruzkoa da “Amama Anaren bidaia”: amonaren zahartzaroko zailtasunek familiarteko hartu emanari zelan eragiten dioten erakusten duena. Izaskun Asua aktorearen berbetan, “belaunaldien arteko harremanaz gogoeta egitera” gonbidatuko dute ikuslea eta “obraren mezuak ikuslearengan eragitea” espero dutela gaineratu du.

 

 

Zer
Noiz 2013/11/09
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal