Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa

2016/04/27

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta oposizioaldiaren lehen ariketaren eta bigarren ariketaren toki-egunak kaleratu dira.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 9an bukatuko da (egun hori barne).

Oposizioaldiaren lehenengo ariketa eta bigarren ariketa egun berean egingo dira, biak batera. Lehenengo ariketa Eibarko kaleen ezagutzari buruzkoa izango da, eta iraupena 30 minutukoa izango da. Bigarren ariketa, ariketa teorikoa izango da, eta iraupena 60 minutukoa izango da.

  • Eguna: maiatzak 19, osteguna
  • Ordua: 10:00
  • Tokia: Eibarko Ingeniaritza Industria Teknikoko Unibertsitate Eskola" (1. pisuan). Otaola etorbidea 29 - 20600 EIBAR

Informazioa ikusteko, sakatu hemen.