Osoko Bilkura
2016/03/01
2016ko otsailaren 29an egindako bilkuran onartu ziren, beste gai batzuren artean, Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu denbora mugatua arautzeko Ordenantzaren aldaketa eta gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin etxebizitzak alokairuko merkatura ateratzeko diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarriak aldatzeko eta behin betiko onartzeko proposamena.
2016ko otsailaren 29an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:
- Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu denbora mugatua arautzeko Ordenantzaren aldaketa: PSE-EEk eta EH-Bilduk aldeko botoa eman zuten (14 guztira) eta Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin ziren (4 boto).
- Udaltzaingoak kudeatutako zehapen espedienteen Instruktorea izendatzea: PSE-EEk, EH-Bilduk eta Eibarko EAJ-PNVk aldeko botoa eman zuten (17 guztira) eta Irabazi abstenitu egin zen.
- Gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin etxebizitzak alokairuko merkatura ateratzeko diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarriak aldatzeko eta behin betiko onartzeko proposamena: PSE-EEk, EH-Bilduk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten (15 guztira) eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen (3 boto).
- Unibertsitate Laborala irakaskuntza-ekipamenduko partzelaren Plan Bereziari behin betiko onespena ematea: Aho batez onartu zen.
Informazio gehiago kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.