Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2017/04/28

2017ko apirilaren 28an.

  • S.D. Eibarren eta Leganes taldearen arteko futbol partida dela-eta, igandean ezin izango da ohiko tokietan aparkatu.
  • Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko Cielito musika bandak kalejira eta Coliseon kontzertu berezia ekainiko du. Hori dela-eta, behar duten materiala mugitzeko, igandean ezin izango da aparkatu Bittor Sarasketa eta Blas Etxebarria kaleetan dauden karga eta deskarga egiteko guneetan.
  • Astelehenean, Astelena Frontoian jokatu behar diren pilota partidak direla-eta, Egiguren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko tokietan ez da aparkatzerik izango. 
  • Amaña kaleko 8. zenbakiko teilatuan lanak egin behar direla-eta, datorren astearte, asteazken eta ostegun, kale horretako tartea, Tiburzio Anitua eta Legarre artean dagoena, itxita egongo da trafikoarentzat, goizeko zortzietatik arratsaldeko seiak arte.