Memoria historiko plural eta demokratikoa berreskuratzeari buruzko proiektuaren lehenengo fasea amaitu du Udal Artxiboak

2015/06/17

Udal Artxiboak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, Eibarko hiriaren memoria historiko plural eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuaren lehenengo fasea amaitu berri du; dokumentazioa ikertu du eta testuinguruan kokatu, modu zientifikoan eta egiazkoan. Lan hori aurrera eramateko, dokumentuen tratamenduan aditua den historialari bat kontratatu zuen Udalak, sei hilabeterako.

Honako lan hauek egin dira:

  1. Dokumentu sailen tratamendua: Gobernuko Ordezkaritzarekin, Erantzukizun Politikoarekin, Gobernuko Poliziarekin eta Espetxeekin 1937. eta 1950. urteen artean izandako gutun-truke ofizialeko dokumentuak.
  1. Edukien hustuketa, ISADG Artxiboen Deskribapenerako Nazioarteko Arau Orokorrari egokitutako fitxa baten bidez.
  1. Informazioa mekanizatzea, bai barne egituratik (Artxiboa/Udala) bai kanpotik (ikertzailea) errazago sartzeko.

 

Lan horren bitartez, ondare dokumentalaren berri zabaltzeko politikak bultzatzea eta herritarren artean zerbitzua ikusgarriagoa izatea da Udal Artxiboaren asmoa.

 

Memoria historiko plural eta demokratikoa berreskuratzeari buruzko proiektuaren lehenengo fasea amaitu du Udal Artxiboak

Argazkia: Udal Artxiboa.

etiketak: