Debabarrenean gazteen enplegua sustatzeko bi ekimen abian ipini dira

2016/03/18
Eskualdeko udalek, Debegesaren bitartez, gazteei zuzendutako bi proiektu abiaraziko dituzte: Hazilan eta Enplegu Anezka. Informazio guztia kontsultatzeko interesatuek www.debegesa.eus web orrira jo dezakete.

Eibarko Udalak, eskualdeko beste udalekin batera, eta Debegesaren bitartez, bi ekimen abiaraziko ditu gazteen enplegua sustatzeko: Hazilan proiektua eta Enplegu Anezka. Lehenengoa, Hazilan proiektua, goi mailako ikasketak izanagatik (unibertsitate titulua edo prestakuntza zikloa) lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Informazio guztia kontsultatzeko, Debegesaren web orrian aurkituko dute interesatuek.

Bestalde, Debabarrenean, Debegesaren bitartez, martxan jarriko da Enplegu Anezka programa eta honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute izena ematekoAnezka programaren web-orrian. Informazio gehiago nahi izanez gero, Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo lanzadera@debegesa.eus helbidera idatziz.