Bihar, asteartea, martxorako aurreikusitako "Gurasoak Martxan" programaren lehenengo saioa egingo da

2016/03/07
Saioa Portaleako 2. solairuan izango da, 18:30ean. Izen-ematea Gizartekintza Sailean edota ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkartean egin daiteke.

Saioa, “Comunicación y resolución de conflictos” izenburukoa, Portaleako 2. solairuan izango da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hitzaldian parte hartzeko, gurasoek Udaleko Gizartekintza Sailera jo dezakete izena ematera; baita ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkartera zuzenduta ere. Aurtengo hitzaldiak otsailean hasi ziren 2 sesioekin eta ehun guraso baino gehiagok hartu zuten parte bakoitzean. Datozen hilabeteetan deialdi berriak aurreikusten dira.