Erabiltzaileen eskubideak

Honako hauek izango dira Udal Euskaltegira hurbiltzen diren hiritarren eskubideak:

  • Ikaslea ikasprosezuan inplikatzea.
  • Kalitatezko irakaskuntza jasotzea.
  • Instalazioa eta bestelako baliabideak egoera onean izatea.
  • Informazio zuzena, argia, zehatza, gardena eta egokia jasotzea.
  • Berdintasunez, egokitasunez eta modu pertsonalizatuan hartua izatea. Errespetuzko tratua eta atsegina jasotzea.
  • Nork bere ikasketa prozesuaren berri izatea.
  • Euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzea, eta beharrezkoa balitz gaztelaniaz.
  • Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bideratzeko aukera eta erantzuna jasotzea.
  • Indarrean dagoen legearen arabera datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatua izatea.