HABEko egiaztatzegintza eta azterketak

A1 eta A2 mailak ebaluazio jarraituaren bidez egiazta daitezke euskaltegian bertan.

B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko ikasturte horretan HABEren Erregistroko euskaltegi batean matrikulatuta egon behar da. 

Euskaltegian erakutsi behar du ikasleak maila hori baduela, eta horretarako egingo den proba gainditu behar du.

Aurreko baldintza horiek betez gero, HABEko azterketarako dagokion mailarako matrikula egin dezake.

Euskaltegiko deialdi itxiez gain, urtean bi azterketaldi ireki egongo dira (itxiak egiten diren epe berean) B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko. 

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • HABEko egiaztatzegintza eta azterketen inguruko informazioa kontsultatzeko sakatu hemen.  
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien baliokidetzaren gaineko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.