Ohiko galderak - Informazio orokorra

 Nolako ikastaroak daude?

  • Presentzialak eta autoikaskuntza.
  • Maila guztiak eskaintzen ditugu.
  • Ordutegia zabala da.


   Sakatu hemen, gure eskaintza osoa ikusteko.

Noiz hasten dira klaseak? Eta bukatu?

  • Neguko ikastaroa urrian hasi eta ekainean bukatzen da.
  • Uda ikastaroa uztailean izaten da, guztira 100 ordu.


Taldeak osatzeko arauak. Gutxieneko ikasle kopurua, matrikula ordena, lekurik ez balego…

  • Taldeak osatzeko kopuru minimoa 9 ikasle dira, gehienez 18. Hala ere, badira salbuespenak.
  • Talde kopurua mugatua izan daiteke, irakasle kopurua, ordutegi bateraezinak edo ikasgela kopurua, besteak beste, kontuan hartu behar baitira. Horrexegatik aholkatzen dizugu matrikula lehenbailehen egiteko. Eskaera gehiago baldin badaude plazak baino, matrikularen ordenari emango diogu lehentasuna.
  • Aurrematrikula egin dutenek lehentasuna izango dute iraileko matrikulen aurrean.

 

Noiz izaten dira matrikulak?

  • Neguko ikastarorako irailean egin behar duzu matrikula. Gero urtarrilean berriz irekitzen da matrikulazioa, taldeak osatzeko.
  • Uda ikastarorako, berriz, ekainean zabaltzen da epea.

 

Zenbat ordaintzen da?

  • Eibarko Udalak ordu kopuru eta mailaren arabera urtero ezartzen ditu tasak. Tarifa bereziak daude hainbat kolektiborentzat.
  • Urtarriletik aurrera matrikulatzen direnek matrikularen 2/3 ordaindu beharko dute.


    Sakatu hemen, tasak eta tarifa bereziak kontsultatzeko.


Matrikul
a noiz artekoa da?

  • Matrikula ikasturte osorako da eta behin matrikulatuta, tasa osoa ordaindu behar da.

 

12 urte baino gazteago den haur baten gurasoa/tutorea naiz, badut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da guraso/tutorea eta haurra Eibarren erroldatuta egotea. Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Ikaslea naiz, ba al dut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Eibarren erroldatuta egotea eta Irakaskuntza Arautuan ikasle izatea (Batxilergoan, Unibertsitatean, Lanbide Heziketan (erdi mailakoetan zein goi mailakoetan), eta karrera batekin lotuta dauden Master batzuetan). Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Langabezian nago, ba al dut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Eibarren erroldatuta egotea. Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

65 urte edo gehiago ditut, ba al dut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Eibarren erroldatuta egotea. Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Merkatari, ostalari edo zerbitzuen sektoreko langilea naiz , ba al dut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Eibarren erroldatuta egotea eta establezimenduak egoitza Eibarren izatea. Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Eibarko enpresa bateko langilea naiz, ba al dut deskonturik?

  • Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Eibarren erroldatuta egotea eta enpresak egoitza Eibarren izatea eta euskara plan bat indarrean izatea. Honez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatu eta gutxienez % 85eko asistentzia izan behar duzu.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Ikasle berria / ikasle ohia non dago aldea?

  • Matrikula ordaintzerakoan aurreko ikasturtean ibili eta %85eko asistentzia izan duen ikasle orok % 20 deskontua izango du, beti ere Eibarren erroldatuta egonez gero.
  • Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza honek asistentziarena ordezkatzen du.
  • Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

 

Nola ordain dezaket matrikula?

  • Ordainketarako fitxa behar bezala bete eta matrikula ordaintzeko kontu zenbakia idatzi beharko duzu. Bertatik kobratuko zaizu dagokizuna.
  • Lehenengo hiruhilabeteko matrikulak bi edo hiru zatitan (zenbateko berdinekoak) ordainduko dira matrikula dataren arabera. Bigarren hiruhilabetean, bi zatitan (zenbateko berdinekoak) eta hirugarrenean eta Uda Ikastaroan zati bakarrean.

 

Matrikulatu ondoren ezin badut ikastaroa egin, matrikulako dirua berreskuratzen ahal dut?

  • Ez. Hala ere, beste talde batean edo autoikaskuntzan aritzeko aukera emango zaizu.

 

Zer egin behar dut matrikula egiteko?

  • Zure datu pertsonalak Euskaltegian dagoen HABEren ikaslearen fitxan idatzi eta honekin batera zein maila eta ordutegi nahi duzun esan. Zein maila duzun jakiteko sarrera proba egin beharko duzu.

 

16 urte baino gutxiago badut matrikula egin dezaket?

  • Ez.

 

Nola neurtuko dute nire euskara maila? (ikasle zaharra-berria)

  • Gurekin aurretik ibili bazara, aurreko ikasturtean lortu duzun maila hartuko da kontuan.
  • Ikasle berria bazara, sarrera-proba bat egin beharko duzu.

 

Liburu eta bestelako materiala behar al da?

  • Normalean, ez. Askotariko materiala erabiltzen dugu eta irakasleak erabakitzen du zein den egokiena. Behar izanez gero, irakasleak berak esango dizu.

 

Asistentzia kontrolatzen duzue? Klasetara derrigorrez etorri behar al dut?

  • Asistentzia kontrolatzen dugu, ebaluazioa egiteko eta – hala eskatzen baduzu – ziurtagiriak egiteko edo tarifa bereziak eskuratu ahal izateko.

 

Azterketarik egiten duzue ikastaldian zehar?

  • Hiru ebaluazio egiten dira ikasturtean zehar.

Arazorik izanez gero, nora jo dezaket?

  • Klaseko arazoa bada, irakaslearekin hitz egin beharko duzu.
  • Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu idazkari akademikoarekin edo zuzendariarekin.
  • Matrikula arazoa bada, pasa zaitez bulegotik.

 

Liburutegia eta ordenagailu gela nola erabil ditzaket?

  • Liburutegian liburuak daude maileguan, galdetu zure irakasleari.
  • Ordenagailu gela euskara ikasteko erabiliko da eta lehentasuna izango dute ordu horretan klasea duten ikasleek.

 

Zein izango da nire irakaslea?

  • Talde guztiak sortu ondoren irakasleen klaustroan esleitzen ditugu talde bakoitzeko irakasleak; beraz, ikastaroa hasi baino lehen ezin da jakin.

 

Behin kurtsoa hasita, taldez aldatzeko aukera izango dut?

  • Bai, beti irakaslearekin hitz egin behar duzu aurretik.

 

Lanean txandaka ari denak badauka aukerarik euskaltegian matrikulatzeko?

  • Maila bereko 2 talde egonez gero (goizez eta arratsaldez), ez dago inolako eragozpenik.

 

Talde batean hasi ondoren, ordutegi horretan jarraitu ezina izanez gero, zer aukera egon daiteke?

  • Maila bereko beste talderik egonez gero, beste ordutegi batean; talde aldaketa egin daiteke.
  • Maila bereko beste talderik egongo ez balitz, autoikaskuntzan (BOGA) aritzeko aukera dago.