Eibarko Udala

Tarifa bereziak

Eibarren euskararen normalizazioa lor dadin, euskara ikasteko baldintza bereziak dituzte estrategikoak diren herritar multzo batzuek.

GURASOAK

0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Guraso izatearren, matrikulan % 50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

LANGABETUAK

Langabetuei zuzendutako euskara ikastaroak; ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Langabezian egotearren, % 50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

IKASLEAK

Ikasleei zuzendutako ikastaroak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza-ikastaroak egiteko aukera ere bada.

Ikaslea izatearren, % 50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

MERKATARI ETA OSTALARIAK

Eibarko establezimenduetan lan egiten duten dendari eta ostalarientzako ikastaroak, ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza egiteko aukera ere bada.

Dendari eta ostalari izatearren, % 50eko deskontua egiten da.

Betebeharreko baldintzak

ENPRESETAKO LANGILEAK

Eibarko enpresetako langileei zuzendutako euskara ikastaroak; ordutegi aukera zabala eta autoikaskuntza egiteko aukera ere bada.

% 50eko deskontua matrikulan.

Betebeharreko baldintzak

JUBILATUAK

65 urtetik gorako jubilatuei zuzendutako euskara ikastaroak, ordutegi aukera zabala.

65 urte edo gehiagoko jubilatua izatearren, % 50eko deskontua

Betebeharreko baldintzak