Erabiltzaileen betebeharrak

Hauxek izango dira Udal Euskaltegira hurbiltzen diren hiritarren betebeharrak:

  • Bai beste erabiltzaileekin eta bai langileekin jarrera zuzena eta egokia izatea. Errespetuz jokatzea.
  • Barne-arauak betetzea.
  • Euskaltegiko instalazioak eta baliabideak zuzen eta egoki erabiltzea.
  • Matrikulatzeko behar den dokumentazioa epearen barruan aurkeztea.
  • Tasak ordaintzea.
  • Harremanetarako datuak aldatuz gero, horien berri ematea Idazkaritzan.