Eibarko Udala

Txiki txoko

Txiki txoko: Txiki txokoa haurrarekin denbora-tartetxo bat pasatzeko tokia da. Helduak eta haurrak, biek elkarrekin, liburuez gozatzeko, eta ez, besterik gabe, haurrarekin denbora-pasa egoteko leku bat. 

Hona hemen zenbait iradokizun:

  • Liburu bat elkarrekin ikustea zein atsegina den erakuts diezaiokezu umeari,
  • … edo zein ederra den irakurtzea, istorioak entzutea,marrazkiak begiratzea.
  • Oso garrantzizkoa da heldu bat etengabe egotea haurraren ondoan, eta haurrak ikustea pertsona heldua lasai dagoela espazio horretan eta liburuak ondo zaintzen dituela.
  • Eta gogoan izan Liburutegiko liburuak guztionak direla.

GOGORATU! Haurra nekatzen hasten bada, joateko ordua da.