Eibarko Udala

Elkarte, ikastetxe eta ikertzaileentzako mailegua

Liburutegiak irabazi asmorik gabeko elkarte eta ikastetxeei bideratutako mailegu-zerbitzu berezia du. Honen bidez, aipaturikoek liburu-sortak eta bestelako materialak eskura ditzakete denbora-epe luzerako.

Ikertzaileentzako mailegua ikertzaile izatea egiaztatzen duen orori bideratutakoa da..

Zerbitzu hau erabili ahal izateko beharrezkoa da erakunde-maileguen txartelaren jabea izatea. Txartel hau liburutegiko mostradorean dago eskuragarri.

Mailegu kopurua 

Erakundeak 60 dokumentu hartu ahalko ditu aldi berean: horietatik, monografiak edo liburu motako materialak 40 izan ahalko dira gehienez ere, eta, gainerako 20ak, gehienez ere, material bereziak.

Mailegualdia eta berritzealdia

  • Mailegu mota honen iraupena 3 hilabetekoa (90 egun) izango da bai monografientzako bai material berezientzako, mailegua eta itzulketa errazteko xedearekin.
  • Berritzea: eskaeren bolumena eta maileguaren denbora luzea dela-eta, ez da dokumentuen mailegurik berrituko.
  • Zigorrak: kolektiboak ez dira zigortuko, hutsegite larria denean izan ezik. Kasu horretan, zigorra kaltetutako liburutegiak ezarriko du.
  • Irakurle-mota honentzat ez da aurreikusten maileguen eskaerarik ezta erreserbarik ere.