Eibarko Udala

Lupa adimendunaren mailegua

Gailu hau liburutegian bertan erabiltzeko mailegatuko da

Eibarko Juan San Martin Liburutegia zerbitzu berri bat eskaintzen hasi da: sakelako lupa adimendun bat, ikusmen desgaitasuna, dislexia edo irakurtzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileei irakurketarako eta informaziorako sarbidea erraztea helburu duena.

Gailu berri honek inprimatutako testuen pantaila-argazkiak automatikoki egin eta audio bihurtzeaz gain, bestelako aukerak ere ematen ditu, hala nola testuak handitu, kontrastea hobetu eta hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera. Horrek guztiak autonomia handitzen du, liburu, dokumentu eta beste material batzuen inguruko kontsultak egiteko orduan.

Baliabide honi esker, liburutegiak erantzuna emango die bere erabiltzaileen artean antzemandako premiei, eta, era berean, inklusioarekin, aukera-berdintasunarekin eta  kulturaren eta ezagutzaren irisgarritasunerako oztopoak ezabatzearekin duen konpromisoa indartzen du.

Gailua liburutegian egongo da eskuragarri, eta bertako langileek informazioa  eta laguntza emango diete erabili nahi dutenei. Zerbitzua asko eskatzen bada, ikusiko da ea komeni den erabiltzeko denbora-muga jartzea. Mailegatzeko beharrezkoa da liburutegiko txartela izatea. 

Ekimen hau Eibarko Juan San Martin Liburutegiak berrikuntzarekin eta zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin duen apustuaren barruan kokatzen da. Helburua da kultura-espazio irisgarriago bat eskaintzea, herritarren aniztasunari egokitua.

Lupa adimendun hau Eusko Jaurlaritzak finantzatu du partez, Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko (EIPS) liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko dirulaguntzari esker.