Liburutegien arteko mailegua

 

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen katalogoaren bitartez eskaintzen den sareko mailegu-zerbitzua honako prozedura honetan oinarritzen da: zerbitzuari atxikitzen zaizkion liburutegiek sarean alta emanda dauden erabiltzaileen esku jartzen dituzte haiek eskatutako jatorrizko dokumentuak, baldin eta, beren fundoetako edobildumetako dokumentuak izan ez arren, beste liburutegi horietakoren batean eskuragarri badaude. Horretarako, jarraian adieraziko ditugun baldintza eta ezaugarri hauek bete behar dira.

Mailegu-eskabidea egiteko, erabiltzaileak urrats hauek jarraituko ditu:

  • Dokumentua Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line katalogo kolektiboan  bilatu
  • Egiaztatu dokumentua ez dagoela liburutegiarteko mailegua egiteko aukeratu den liburutegian, baina bai katalogoan eskuragarri. 
  • Eskatu nahi den dokumentu bakoitzeko liburutegiarteko mailegu-eskaera egiteko inprimaki bat bete. Beharrezkoak diren datu guztiak jasoko dira inprimakian, liburutegiak eskaeraren egoeraren berri eman ahal izateko. Nahi izatekotan, eskaera hau e-mailez egin ahal da helbide honetan: liburutegia@eibar.eus
  • Erabiltzaileari dokumentua eskaera egin duen liburutegian bere esku dagoela jakinarazitakoan, erabiltzailea bertara joango da, jakinarazi eta biharamunetik bi eguneko epean, dagokion prozedura formalizatzera.