Azaroak 25: Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren jatorria

Dominikar Errepublikan, 1960ko azaroaren 25ean, Trujilloren diktadurapean Miraval ahizpak (María Teresa, Patricia eta Minerva) diktadura haren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik torturatu, bortxatu eta erail egin zituzten. Era horretan emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bilakatu ziren, eta 1981etik hona azaroaren 25 guztietan mundu osoan zehar oroitzen da egun hori. 1999ko abenduan Nazio Batuen 83. Biltzarrean, Dominikar Errepublikaren proposamenez, emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna aldarrikatu zen, beste 60 gobernuren laguntzarekin.

2021eko Azaroaren 25eko egitaraua hurrengoa izango da:

Indarkeria Matxisten Aurkako matazak ehuntzen

Azaroan 

  • Asteartea 16,

18:30_ “Palabras dislocadas” liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Portaleko Areto Nagusia, Susanna Minguell-eren eskutik eta Danele Sarriugarte-ren laguntzarekin

  • Larunbata 20,

9:30-13:30 - 16:00-20:00_ Autodefentsa Feminista tailerra, Portaleko dantza gelan 

  • Osteguna 25,

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna

10:00_ “Indarkeria Matxisten Aurkako matazak ehuntzen” ekintza, Untzaga (harmailen gunea)

20:00_ Indarkeria Matxistaren Aurkako herritarren Elkarretaratzea, Untzaga (harmailen gunea)

  • Ostirala 26,

18:30_ “Palabras dislocadas” errezitaldi musikatua Portaleko Areto Nagusia, Susanna Minguell-eren eskutik

Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxea laguntzarekin, Azaroaren 25eko irakurketa-gidak eskuragarri du.

Azaroaren 25eko egitarauaren kartela ikusteko SAKATU HEMEN

Azaroaren 25eko irakurketa-gidak ikusteko SAKATU HEMEN.