Hitzaldia: Zaintza sistema publiko komunitarioa. Hausnarketa feminista batzuk
HERRITARRENTZAT SAIO IREKIAK - MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA
Teoria eta praktika feministatik abiatzen gara beti. Badira urte mordoxka bat Euskal Herriko mugimendu feministak eta beste herrialde batzuetako mugimendu feministek ere zaintzaren gaia diskurtso politikoaren erdigunean kokatu zutela. Abiapuntua da bereziki ekonomia feministak eskaintzen digun begirada hori, nolabait ikusezinak eta aitortzarik gabeak eta bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan eta prozesu horiei guztiei arreta jartzea. Ez da kasualitatea ikusezinak eta aitortza politiko eta ekonomikorik gabe dauden lan horiek emakumeon esku egotea.