Hitzaldia: Resistencia Romaní
Herritarrentzat saio irekiak
Kera emakume ijitoen elkartearen eskutik, ijito herriaren historia ikuspegi feministatik ezagutuko dugu, eta, horri esker, haren bizi dinamikak, balioak eta ohiturak ulertu ahal izango ditugu.
Gaur eta atzoko emakume ijito erreferenteei ahotsa eta ikusgarritasuna emango diete hitzaldi honetan.
Eta, jakina, gaur egun oraindik nagusi den genero-ijitofobiaren edo -antigitanismoaren, eta horrek komunikabideetan duen eraginaren inguruan hausnartuko dugu.
Hizlaria: KERA, Emakumeen ijito elkartea.
Eguna eta ordua: Apirilak 28, astelehena, 18:00etan.
Hizkuntza: Gaztelania