Gu ere bagara
Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer-nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte Getxoko LGTBIQ+ nagusien artean eta jasotako istorioekin kale erakusketa egin zuten, gaiari ikusgarritasuna emateko.
"Gu ere bagara" proiektua Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte Getxoko LGTBIQ+ nagusien artean eta jasotako istorioekin kale erakusketa egin zuten, gaiari ikusgarritasuna emateko.
Erakusketaren aurkezpena: maiatzak 5, 18:00etan.
Epea: maiatzaren 5etik ekainaren 30era.